"Gure herriaren berezitasunetara moldatutako atez atekoa nahi dugu"
admin
Bidasoa
Hamarnaka herritarrek egin dute agerraldia Donibaneko plazan
Pasaitar talde batek zabortegietara “zaborra ez den ezer joango ez dela” bermatzeko lan egingo duela jakinarazi du, eta bide horretan, “hori posible egiteko” sistema badagoela nabarmendu du: “Gipuzkoa, Europan eta munduan, milaka herri eta hiritan erabiltzen dituzten bilketa sistema eraginkorrak ezagutzen ditugu. Atez ateko izenarekin ezagunak dira”. Hartara, “gure herriaren berezitasunetara eta herritarren behar eta nahietara moldatuko den atez atekoaren alde” agertu dira. Era berean, hondakinen kudeaketaren arazoa “konponbidean jartzen ez duten blokeo eta boikotak” alde batera uzteko galdegin dute, eta pasaitarren artean atez ateko sistemak izan beharreko ezaugarriak adostea “gakoa” dela jakinarazi dute, “arazoaren konponbidean guri dagokigun zatia jartzera goaz”.
Asmo horien berri emateko agerraldia egin dute gaur goizean hamarnaka pasaitarrek, Donibaneko plazan.
Hondakinen kudeaketaren gaian “arduraz, konpromisoz eta elkartasunez” jokatu behar dela berretsi du herritar taldeak, eta zentzu horretan, aitortu dute, San Marko itxi eta gero, “gure herriko zaborrak jasotzen dituzten herrietako biztanleekin” zorra duela Pasaiak, “horren jakitun gara eta ez dugu horrekin segi nahi, San Marko urteetan pairatu behar izan dugu eta. Haien sakrifizioak gure ahalegina eskatzen du”.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.