Korrikaren muslari onenaren bila

Korrikaren barruko mus txapelketako Oarsoaldeko kanporaketa jokatzen ari dira une honetan Errenteria-Oreretako Landare elkartean. Bertan, eskualdeko lau herrietako kanporaketetan onenak izandakoak ari dira lehian, eta irabazleek herrialdeko neurketetarako sailkapena lortuko dute. Hurrengo asteburuan izango da Gipuzkoako finala. Korrikaren aldeko jaia egin behar zuten gaur Errenteria-Oreretan, baina eguraldiagatik, eta mus lehia salbu, beste ekimenak bertan behera utzi dituzte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.