Ama Guadalupekoa Espainiako Borroka Txapelketan izango da gaur

Kadete eta Helduen Mailako Espainiako Borroka Txapelketan egingo dute gaur Murtziako San Javier herrian, goiz eta arratsaldez. Hondarribiko Ama Guadalupekoa taldeko sei kirolari lehiatuko dira bertan: Ander Palavecino eta Amaia Curiel, nagusien mailan, eta, kadeteetan, Alberto Mitxelena, Andoni Gorrotxategi, Fermin Balda eta Oscar Garrido.  Haietako batzuk hilaren hasieran Asturiasen egin zen Espainiako Sambo Txapelketan ere lehiatu ziren. Palavecinok urrea lortu zuen eta Curielek zilarra, bakoitza bere pisuan. Kadetei dagokionez, Mitxelena bigarren izan zen eta Balda hirugarren. Emaitza horiek berdindu edo hobetzen saiatuko dira San Javierreko Principe Felipe kiroldegian, gaur. Hondarribiko borrokalariek Daniel Palavecino entrenatzailearekin bidaiatu dute Murtziara. Klubeko beste teknikoak, Ronaldo Veitia kubatarrak, gazteei lagunduko die, Lezoko Bekoerrotan 16:00etan hasiko den kategoria horretako Euskadiko Txapelketan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.