'Lilja 4-ever' film suediarra emango dute gaur Itsas Etxean, jatorrizko bertsioan
admin
Bidasoa
Moodysonen ‘Lilja 4-ever’ filmeko fotograma bat
Gaur arratsaldean Lukas Moodyson zuzendari suediarraren Lilja 4-ever film luzea emango dute gaur (ostirala) Itsas Etxea Auditoriumean, jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin. Hondarribiko Udaleko Euskara departamentuak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzak abiatutako Filmazpit programaren barruan. 20:00etan hasiko da emanaldia. Sarrerak euro euroan jarriko dituzte salgai, Itsas Etxeko leihatilan, proiekzioa hasi baino ordubete lehenago.
Pelikulak 16 urteko Lilja errusiarraren istorioa kontatzen du. Bere amak abandonatuko du eta droga eta miseriaz beteriko mundu batean murgilduko da, eta prostituzioa izango du aurrera egiteko modu bakarra. Baina Andrei ezagutuko du, eta Suedian bizitza hobeago bat bizitzeko aukera emango dio.
Lilja 4-ever film luzeak publikoaren eta adituen oso kritika onak izan zituen eta Suediako Zine Institutuak banatzen dituen Guldbagge sarietan bost sari jaso zituen, haien artean film onenaren saria. Gainera, Europako Zine sarietarako izendatua egon zen, pelikula eta aktoresa kategorietan.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.