Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Arantxa Urbe: "Ibaiari bidea aldatu genionekoa"

admin
Bidasoa
2013/02/22
Aterpe bila ibiliko ziren haiek ere, akaso, gure moduan, egun euritsu horietan. Izan ere, 2013ko urte hau hasi denetik, zopa-zopa eginda gabiltza: ura goian-behean, bazter guztietan! Urtarrileko eta otsaileko egun horietan naturak bere haserre guztia erakutsi nahi zigula zirudien, oldarkor: euri-jasak, trumoiak, tximistak, kazkabarra, haizeteak, ikaratzeko moduko olatuak… egunetan, etengabe. Natura amorruaren amorruz ari zela zirudien. Eraso horien guztien lekuko, zakarrontzietan eta kale bazterretan egun horietan agertu diren aterki pila. Begi batekin errekei eta bestearekin pendizetik behera etortzeko zorian zeuden luiziei begira egon gara, naturak eman digun astinduari ahal bezala eutsiz. Oiartzun ibaiaren arrora isuri dira inguruko mendietako ur guztiak. Ur-emaria gora eta gora ikusi dugu, ibaia bere bidean kabitu ezinik. Ibaia guk egin genion bidetik dabil 1846tik; orduan, puska kendu baikenion errepidearen trazaketa egiteko. Ondoren, 1864ean, trenbiderako lekua behar zela eta, are gehiago estutu genion bidea. Erdi itota utzi genuen trenbidearen eta errepidearen artean. Ez zitzaigun doan atera, ordea: uholdeak gero eta maizago gertatzen hasi ziren, eta ondorio larriak sortu zituzten: heriotzak eta kalte materialak sekulakoak izan ziren. 1933ko uholdeetan, hildakoak utzi zituen hartan, Biteri kalean urek 3,65 metroko altuera hartu zuten. Beste batean, urak metro batez gainditu zituen Madalen kaleko etxeetako lehenengo solairuak. Herriko kaleetan urak tranbiak eta kamioiak irauli zituen. Gaztaño eta Pekin errekek ere indarrez isurtzen zuten herriko kaleetara, ibaiaratzeko behar zuten padura sikatu baikenien. Ez zen txantxetakoa uholdeek eragiten zuten egoera, larri ibili ziren behin baino gehiagotan: esaterako, bere bidetik irtendako Pekin erreka Lanera lantegian artilea garbitzeko eta koloreztatzeko erabiltzen zen azido biltegia aurretik eramateko zorian egon zenean. Marea bizietan, Iztietako ibarrean zegoen altzari lantegi bateko enborrak ur gainean geratzen ziren neska-mutilen jolaserako, eta ermitatik Aralar plaza bitarteko lurrak urpean: zer nolako ur-festa arriskutsua! Gose urteak ziren, gainera. Horregatik, lurretik gertu zeuden gauzak gorago altxa behar izaten zituzten. Mendiola jatetxean zerrikumea etxeko baineran gordetzen zuten uretatik libratzeko. Pentsatzekoa da herritarren haserrea zenbaterainokoa izango zen… Urteetan bete ez ziren hitz-emate ugarien ondoren, 1943an ibaiari bide berri bat eraikitzen hasi ziren. Ibaiak meandro handi bat osatzen zuen egun Papelerako etxe gorriak dauden lekuan. Hura lehortu eta gaur duen bide zuzen-zuzena egin zioten. Inguruan zuen zumardi ederra gaurko Gamon zumardira mugatuta geratu zen. Lan horiek, 1936ko gerran preso hartu zituzten jendeek egin zituzten, Jaizkibelgo eta Aritxulegiko bidea egin zuten gisara: merke-merke, hortaz. Langile batailoi horretako pertsonak, esklaboak, Frankistek lapurtutako Yute lantegiko pabilioietan bizi ziren. Urek bere bidea egiten jarraitzen dute, eta etorriko dira bere onera. Arrainak, Santa Klara zubi azpikoak, gu bezain beste poztuko ote ziren eguzkia ikusteaz!
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.