Mutxikoak dantzatuko dituzte igandean Oiartzunen

Otsaileko laugarren igandea da datorrena (24a) eta, ondorioz, mutxikoak dantzatzeko elkartuko dira Oiartzungo dantzazaleak. HELTA Helduen Tailerretako dantza taldeak antolatuta, 12:00etan hasiko dira dantzan Doneztebe plazan. Gainera, berezia izango da igande honetako saioa, Soinueneako alboka eta pandero taldeak kalejira egingo baitu Elizaldetik, eta gero hainbat pieza joko ditu plazan, dantza zaleentzat.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.