Gaur, Europako independentzia prozesuen gaineko gogoeta Errenteria-Oreretan

Sortuk antolatuta, Euskal Herriko, Kataluniako eta Eskoziako independentzia prozesuen gaineko gogoeta egiteko hitzaldia emango dute Txutxi Ariznabarreta Independentistak Sareko bozeramaileak, Txente Rekondo nazioarteko adituak eta Ferran Espada El Punt egunkariko zuzendari ondoko eta analista politikoak. Gaur da hitzaldia, 19:30ean, Xenpelar Etxean. Bakoitzak zer esango duen aurreratu diote Ariznabarretak, Rekondok eta Espadak OARSO BIDASOKO HITZA-ri.  
  • Txente Rekondo: “Eskoziak prozesu guztia kontrolatzea lortu du”
   
  • Txutxi Ariznabarreta: “Utopiatik errealitatera urratsa egin du independentziak Euskal Herrian”
   
  • Ferran Espada: “Azken urteetan subiranotasunaren aldeko mugimendu sismikoa gertatu da Kataluniako gizartean”
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.