Casi eta Angulo podiumera igo dira Burgoseko txakurkros lehian

Txakurkrosa Oarsoalden taldeko kideak ongi ibili dira Burgosen ere, eta Naiara Casi eta Iban Angulo lehen hiru postuetan geratu dira podiuma zapalduz. Casi hirugarren izan zen emakumeen senior mailan, eta Angulo, berriz, bigarren bikejoring modalitatean, bi txakurrekin. Irabazteko aukera handiak izan zituen, baina frenoetan izan zuen arazo baten ondorioz, bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Lasterketa hori Espainiako Kopako puntuagarria izan zen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.