Hots jostailuei buruzko tailerra egingo dute Soinuenean

Oiartzungo Ttak taldearekin (kale ekintzaren arduradunak) elkarlanean antolatuta, hots jostailuen inguruko tailerra izango da larunbatean Soinuenean (Herri Musikaren Txokoan), 16:30ean. Haur eta gurasoei zuzenduta dagoen tailerra da, eta Soinueneak jakinarazi duenez, “txepetxa egiteko aukera izango dute parte hartzen dutenek”. Horretarako, animatzen direnek intxaur azalak, txotx planoak eta haria eraman beharko dituzte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.