Nerabeekin komunikazioa lantzeko hitzaldia antolatu du Lezoko Hezikuntzak
Lezoko Hezikuntza Guraso elkarteak nerabeekin komunikazioa lantzeko hitzaldia antolatu du eztirako, osteguna. Sarrera teorikoa eginda, ariketa praktiko eta parte hartzaileak egingo dituzte ikastaroan antolatzaileek zehaztu dutenez eta gurasoen kezkak erantzuten saiatuko da Isabel Gonzalez Acha psikologoa.
Hitzaldia gaztelaniaz izango da Lezoko Institutuan 18:00etatik aurrera eta antolatzaileek guraso guztiak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera.