Martxoa baino lehen amaituko dute Soroetako lana

Portuko lanekin batera herrian egiten ari diren obra handiena da Soroeta auzoko berriritartzea —bien artean 8 milioi euroko aurrekontua dute— eta, aste honetan bertan udaletik aurreratu dutenez, hilabete honetan lanak amaitzea espero dute. “Ia gehiena amaituta dago, kale guztiak berriritartu egin dira, kirol gunea eginda dago eta azken ukituak jasotzen ari dira une honetan”, esan dute. Pilotalekuaren ondoan komun publiko bat jarri dute dagoeneko, herriko lehena, eta pilotalekua margotu eta sabaia konpondu dute. Obrak amaituta, inaugurazio ekitaldia egingo dute, “otsailaren amaiera”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.