Manuel Padillari eman diote Irungo Jose Antonio Loidi beka

Jose Antonio Loidi beka 2012

Padilla, San Martin eta Eguzkitza, gaurko agerraldian

Manuel Padillak jaso du 2012ko Irungo Jose Antonio Loidi Bizkarrondo beka: ikerketak egiteko beka da, euskaraz. Hala, Padillak —jatorriz Kordobakoa da— Zuberoako pastoral baten gaineko ikerketa egingo du 2013an zehar, honako izenburuarekin: Santa Elizabet Portugalekoa (1750): lehenbiziko pastoralaren ikerketa eta edizio kritikoa. Bekaren irabazlearen arabera, idatzita jasota dagoen lehenengo pastoralaren gaineko ikerketa egingo du —kopia bakarra dago gainera, Baionako artxibategian—, “euskara jantzi eta ederrean dago”, baina ikuspegik literariotik aztertuko du, “pastoralaren egilearen irizpideak mantenduz, eta ikerketa ikuspegi filologikotik eginez”. Saiorako metodologian egungo teknikak eta antzinakoak uztartuko ditu. Pastoralek genero bezala izan duten bilakaera ere aztertzeko asmoa du Padillak, “Zuberoako euskara ondarea balioztatzeko”. Gaur goizean eman dute izendapenaren berri. Zortzi lanen artean aukeratu du epaimahaiak Padillarena. Iban Eguzkitza Udaleko Euskara teknikariaren arabera, maila altuko lanak ziren denak, eta eskerrak eman dizkie parte hartzaileei. Udaleko Euskara Arloko zinegotzi Fernando San Martinek esan duenez, beka “euskaraz ikerketa zientifikoa zabaltzeko” tresna da, “Jose Antonio Loidik hainbeste maite eta sustatu zuen hizkuntzaz”. Ondokoak Manuel Padillaren hitzak dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.