Gazte Eguna egingo dute lehen aldiz Hendaian, martxoaren 9an

Badsounsystem

Irungo Bad Sound System reggae taldea

Hendaitz Gazte Asanbladak antolatuta, Hendaiako Gazte Eguna 1.0 egingo dute martxoaren 9an. Lehen aldiz egingo dute Gazte Eguna herrian eta, besteak beste, Ipar Euskal Herriko gazte mugimenduari buruzko hitzaldi bat, bertso triki poteoa eta herri bazkaria izango dira, umorezko saio eta guzti. Eguna amaitzeko kontzertuak egingo dituzte; Murmurao, Imuntzo eta Beloki eta Bad Sound System taldeek joko dute. Bazkariaren txartelak 10 euroan jarri dituzte eta kontzertuen sarrerak 5 euroan. Batera zein bestera, bietara joan nahi duenak bi euroko deskontua izango du. Erretserbak egiteko telefonoz deitu behar da: Ipar Euskal Herritik 0659 09 18 85 zenbakira eta, Bidasoaren hegoaldetik, 655 99 52 32 zenbakira. Informazio gehiagorako bisitatu Hendaitz Gazte Asanbladaren Facebook orria.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.