Teresa Errandonea Super Amara BAT klubeko irundarrak urrezko domina lortu zuen larunbatean Sabadellen (Bartzelona, Herrialde Katalanak) ospatu den pista estaliko Espainiako Atletismo Txapelketan. Hemezortzi urte besterik ez ditu Errandoneak baina nagusien mailako txapela lortu du, 8.54ko denborarekin.
Bigarren tokian talde bereko Olatz Arrieta sailkatu zen, senior mailako Espainiako Txapelketako lehen domina lortuz. Hesietan ez ezik, luzerako jauzian ere lehiatzen da Arrieta eta proba horretan lortu izan ditu orain arte emaitza onenak. Iaz laugarren izan zen jauzian, eta hesietan bosgarren.
60 metro hesiak
- Teresa Errandonea (Super Amara BAT). 8.54.
- Olatz Arrieta (Super Amara BAT). 8.64.
- Teresa Errandonea (Cueva de Nerja UMA). 8.78.
Taldekako sailkapenean hamabigarren geratu da Bidasoa Atletiko Taldea 2013ko pista estaliko Espainiako Txapelketan. Errandonea eta Arrietaz gain, Malen Ruiz Azua arrasatearrak puntuak lortu zituen Irungo taldearentzat; bosgarren izan zen pertigako finalean.