Lur azpiko argazkilaritza ikastaroa, larunbatean, Arditurrin

Gipuzkoako Parketxe Sareak eta ModoBulb argazkilari taldeak lur azpiko argazkilaritza ikastaroa antolatu dute. Arditurrin emango dute larunbatean (hilaren 23an), Antxon Elorza eta Luis Nieto ModoBulb-eko argazkilariek. Lau orduko ikastaroa izango da. 09:30ean, meategiari buruzko historia azaltzen duen ikus-entzunezkoarekin hasiko da. Gero, argibide teorikoak emango dituzte: “Meategiko baldintzek nola eragiten duten argazki bat ateratzeko; iluntasuna eta hezetasuna; kameraren konfigurazioa; argia neurtu, Bulb modua; fokatzea; argiztapena, eta taldean argazkiak atera”. Argibideen ondoren, meategira sartuko dira ikastarora animatzen diren argazkilariak. Meategia sakonean bisitaren zati bat egingo dute, eta praktikan jarriko dituzte lehenago jasotako argibide teorikoak. 50 euro Parte hartu nahi dutenek, reflex kamera, kanpo-kliskagailua, tripodea, lentea garbitzeko zapia, linterna eta flash-a (aukerazkoa) eraman beharko dute. Ikastaroaren prezioa 50 eurokoa dda, eta beharrezkoa da aurrez izena ematea. Izena emateko (edota informazio gehiago eskatzeko) hainbat bide daude: 943 49 45 21 eta 943 49 50 69 telefono zenbakietara deituta; arditurri[abildua]gipuzkoamendizmendi.net eta info[abildua]modobulb.es helbide elektronikoetara idatzita; eta www.gipuzkoamendizmendi.net webgunean sartuta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.