Martxoaren 23tik 24rako gauean sartuko da Korrika Oarsoaldean, baina motorrak berotzen hasteko, hilabete aurretik, hilaren 23an (larunbat honetan), Korrikaren aldeko jaia egingo dute Errenteria-Oreretan. Musika eta animazioa ez dira faltako egun osoan zehar, baina hortik aparte, hala nola, Korrikaren barruko Gipuzkoako Mus Txapelketako finala jokatuko dute Landaren.
Egitaraua
- 11:00: Lekukoa bilatzeko ginkana, Foru plazan.
- Ondoren: Oarsoaldeko partaideek otordu batez gozatzeko aukera izango dute.
- 16:00: Gipuzkoako Korrika II. Mus Txapelketa (Oarsoaldeko kanporaketa), Landare tabernan.
- 16:00: Murala margotzea, Korrika 18ko irudiekin.
- 17:00: Muxiko tailer irekia, Foru plazan.
- Egun osoan zehar: Korrikako materiala, musika, animazioa, jolasak… Foru plazan.