Kin eta Xabi, Korrikaren aldeko musean irabazle Antxon

Antxo, Korrika mus lehia 2013 irabazleak

Sariak lortu zituztenak

Ostiral gauean Korrikaren aldeko mus txapelketa jokatu zuten Antxoko Kamio tabernan. Denera, 11 bikotek eman zuten izena, eta antolatzaileen arabera giro ona izan zen. Kin-Xabi bikoteak irabazi zuen lehia —Kamion afaria irabazi zuten—, Erlantz eta Imanol izan ziren bigarrenak –bi botila ardo, gazta bat eta urdaiazpiko bandeja eraman zuten— eta hirugarren postuan Iker eta Gorka gelditu ziren —Esne Beltzaren eta Gatiburen disko bana jaso zituzten—.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.