Irungo kirol taldeen asteburuko emaitzak

Real Unionek ezinbesteko garaipena lortu zuen atzo Stadium Galen Nojaren aurka (4-0), eta denboraldiko helburua gauzatzeko borrokan segi nahi duela erakutsi du. Eibarrek galdu zuenez, hamar puntura dago orain play offetako laugarren postua. Gainontzeko kiroletan Zaisa Irunek laugarren porrota jaso du jarraian errugbiko Lehen Mailan, eta Bidasoa Irunen ezin izan zuen Juanfersa Xixon menderatu Artalekun. Goi mailako taldeen artean ere, Gizonen Superdibisioko Leka Eneak bigarren postua berreskuratu du, liderrak Arteal Santiago irabazi eta gero.

FUTBOLA

Gizonen Bigarren B Maila
  • Real Union-Noja  4-0
Erregional Ohorezko Maila
  • Ostadar-Real Union B  1-3

SASKIBALOIA

Emakumeen Lehen Maila
  • Dermitek Getxo-Erroibide Irun  24-45
Gizonen Euskal Liga
  • Erroibide Irun-Omega La Salle  65-53

ESKUBALOIA

Zilarrezko Maila 
  • Bidasoa Irun-Juenfersa Xixon  21-24
Lurraldeko Lehen Maila 
  • Urola-Irungo Gaztiak  34-28

ERRUGBIA

Lehen Maila 
  • Irun RT-Gaztedi  10-32

MAHAI TENISA

Gizonen Superdibisioa
  • Leka Enea Irun-DKV Borges  4-1
Emakumeen Superdibisioa
  • Leka Enea Irun-Balaguer Vilart  1-4
Gizonen Ohorezko Maila
  • Leka Enea Irun-Termotur Calella  2-4
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.