Hortzak erakutsi ditu Oriok Hondarribiko jaitsieran

Ama Guadalupekoa

Iaz bezala, bigarren geratu zen larunbatean Ama Guadalupekoa etxeko jaitsieran

Oriok irabazi zuen larunbatean Hondarribiko XIII. Traineruen Jaitsiera eta San Miguel Ligarako hautagaitza aurkeztu du horrenbestez. Iaz ere oriotarrek irabazi zuten, baina ez ziren TKEn aritu, aurreko urtean jaitsi zirelako. Hondarribiko uretan etxeko ontzia izan zen bigarrena, sei segundura, eta San Pedro hirugarren, bederatzira. Aipatu behar da lehen hiru sailkatuek ez zutela bogatu ligan ariko diren arraunlari guztiekin, horietako batzuk Euskadiko Aulki Mugikorreko Txapelketan izan zirelako atzo, Bilbon. Aurredenboraldi ona egin duela erakutsi zuen larunbatean Oriok Hondarribian. Denborarik onena egin zuen ziabogan (10:03) eta itzulerakoan tarteari eutsi zion. Ama Guadalupekoak iazko bigarren postua errepikatu zuen. Lau segundu galdu zituen Oriorekin ziabogara bidean eta beste bi bueltakoan. Eta San Pedroren lana ere aipagarria izan zen. Itsasorantz zortzi segundu atera zizkion Oriok, baina hondartzarako bidean Hondarribiren denbora bera egin zuten eta guztira bederatzi segundu baino ez zituen galdu. Gainontzeko ontzien artean Portugalete nabarmendu behar da, Jarrillera izan baitzen ontzi bakarra Oriok baino denbora gutxiago behar izan zuena ziabogatik helmugara doan tartea egiteko.

Sailkapena

  • 1. Orio. 20 minutu eta 15 segundu.
  • 2. Hondarribia A. 6 segundura.
  • 3. San Pedro A. 9ra.
  • 4. Portugalete. 10era.
  • 5. Astillero. 12ra.
  • 6. Koxtape. 13ra.
  • 11. San Pedro B. 49ra.
  • 13. Trintxerpe. 58ra.
  • 19. Hondarribia B. 1:30era.
  • 23. Hibaika. 2:01era.
  • 25. San Pedro C. 2:48ra.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.