Asteburuan Madalensoron Euskal Herriko Pala Txapelketako hamar partida jokatu dituzte. Hauek izan dira emaitzak:
Hirugarren Maila:
- Ezkerra-Salaberria/Sarasola-Labaien: 25-5.
- Lasa-Mendizabal/Muneta-Ramirez: 24-25.
- Zubeldia-Beloki/Etxabe-Manterola: 25-22.
- Manterola-Arruti/Bikutze-Mikela: 15-25.
- Etxebeste-Iribar/Juaristi-Nuin: 25-9.
Bigarren Maila:
- Ramos-Zubimendi/Berdege-Pedro Luis: 25-19.
- Hita-Salaberria/Gomez-Matxain: 25-7.
Lehen Maila:
- Ion-Unda/Berasategi-Aierdi: 14-25.
- Aizpurua-Zumeta/Altzugarai-Santamaria: 25-22.
- Rodriguez-Huegun/Ubeda-Azpeitia: 25-24.
Hamar partidetatik bi nabarmendu dituzte antolatzaileek, “jokoen zein emaitzen aldetik”, Lehen Mailan jokatutakoak biak. Batetik, Aizpuruak eta Zumetak Altzugarai eta Santamariaren kontra jokatutakoa. Lehenengoek 25-22 irabazi zuten. Bigarrena, Rodriguez eta Huegunek Ubeda eta Azpeitiaren kontra jokatutakoa. Lehenak 25-24 gailendu ziren. Antolatzaileen arabera: “Bi partidak luzeak izateaz gain, emozio eta kalitate handikoak izan ziren eta irabazleek, urrats handia eman dute hurrengo fasera pasatzeko”.
Bigarren Mailari dagokionez, jokatutako bi partidetatik, “politena eta parekatuena” Ramos eta Zubimendik, Berdege eta Pedro Luisek aurka jokatutakoa izan zen. Lehenenk 25-19 irabazi zuten.
Oiartzuarrak parte hartzaile
Hirugarren Mailan, berriz, bost partida jokatu zituzten eta horietako bitan, oiartzuarrek hartu zuten parte. Batean, Sarasolak eta Labaienek 25 eta 5 galdu zuten, Ezkerra eta Salaberriaren aurka. Bestean, berriz, Arruti eta Manterolak 15 eta 25 Bikutze eta Mikelaren aurka. Oiartzuarrek ez zuten zorte gehiegi izan asteburuko partidetan, beraz.
Datorren asteburuan, beste hamar partida izango dira.