Bi laguni labanarekin eraso egitea leporatuta, gizon bat atxilotu dute
Ertzaintzak 42 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo bi pertsonei labanarekin eraso egin ziela leporatuta. Atzo arratsaldean jaso zuen deia Ertzaintzak, Urdanibia plazan lagun bat zauritu zutela esanez.
Segurtasun Sailaren arabera, atxilotuak eztabaida bat izan zuen gazte talde batekin eta orduan atera zuen labana. Atxilotua epailearen aurrera eraman dute.