Benito Ros, onena Donibaneko trialsinean

Gipuzkoako Trialsin Txapelketa 2013 DonibanenGipuzkoako Trialsin Txapelketako bigarren proba jokatu zen atzo (igandea) Donibaneko Arrokaundietako eremuan, hamargarrenez. Bertan 42 kirolarik parte hartu zuten. Elite Mailan, Benito Ros abarzuzarrraren (Nafarroa) eta Ion Areitio hondarribiarraren arteko lehia estua izan zen, eta azkenean lehenak eraman zuen garaipena etxera, Diego Barrio arabarra izan zen hirugarrena. Alebin Mailan Andoni Perez izan zen lehena, Oier Lakunza eta Igor Irazuren aurretik. Haur Mailan, berriz, Iker Rodriguezek irabazi zuen proba, Julen Gomez bigarrena izan zen, eta Ivan Garrues hirugarrena. Donibane Kultur Jolas eta Kirol Elkarteko kideek nabarmendu dute kirol ikuskizun “ederra” izan zela atzokoa, eta eguraldiak ere lagundu zuela. Aldi berean, Iberdrolari eta Pasaiako Udalari eskerrak eman dizkiete proba babesteagatik. Gipuzkoako Txapelketako hurrengo probak honakoak dira: Oñatin, martxoaren 3an; Urretxun, martxoaren 17an; eta Tolosan, martxoaren 24an.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.