Europako independentzia prozesuei buruz ariko dira Errenteria-Oreretan

Txutxi Ariznabarreta Wert ministroari gutuna bidaltzen

Txutxi Ariznabarreta Wert ministroari gutuna bidaltzen

Ostegunean, Independentzia prozesuak Europan izeneko hitzaldia emango dute, 19:30ean, Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean. Bertan, Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako eta Eskoziako independentzia prozesuak landuko dituzte, Txutxi Ariznabarreta Independistak sareko bozeramaileak, Txente Rekondo nazioarteko adituak, Ferran Espada El Punt egunkariko zuzendari erantsiak eta analista politikoak. Era berean, Independentistak sareak Sariberdea 2012 Wert ministroari eman diola jakinarazi du. Urtean “independentziaren arerioen artean independentziaren alde gehien egin duena” saritzen du sareak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.