Oscar Cea Hondarribia-Irun taldeko kirol zuzendari izango da

Oscar Cea, orain arte Emakumeen Ligako Hondarribia-Irun saskibaloi taldeko bigarren entrenatzaile izan denak, kirol zuzendari kargua hartuko du aurrerantzean.  “Ceak urte luzez lotura izan du klub honekin; bertan, azken 8 urte hauetan hainbat funtzio bete ditu, hala nola, zuzendaritzako kide, eta lehen taldeko entrenatzaile 2. Emakumeen Ligan eta Lehen Mailan”, azaldu dute Txingudi Saskibaloia taldetik. Asteazkenean erabaki zuen klubeko Zuzendaritza Batzordeak Oscar Cearen izendapena, ahobatez.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.