Gipuzkoako Igeriketa Egokituko Txapelketa, bihar, Hondartzan

Hondarribiko Hondartza Kiroldegiak goi mailako txapelketa bat jasoko du bihar arratsaldean, larunbatarekin, 16:00etatik aurrera. Igeriketa egokituko Gipuzkaoako Txapelketa izango da eta, besteak beste, Richard Oribe igerilari paralinpikoa (17 domina lortu ditu guztira) parte hartuko du, hainbat probetan. Konporta, Atzegi, Berdin berdinak eta Dordoka taldeetako kirolariak lehiatuko dira. Gipuzkoako Txapelketaz gain, Igeriketa Egokituko Irekia jokatuko dute larunbatean Hondartza kiroldegian. Herrialdeko igerilariez gain, Araba, Bizkai eta Nafarroako kirolariak lehiatuko dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.