Contraband hard rock taldeak joko du larunbatean Banakon

Askotariko kontzertuak antolatzen ditu Txiplao industriagunean dagoen Banako tabernak, eta aste honetan hard rock estiloari egokitu zaio. Contraband talde irundarrak joko du bihar (larunbata), 22:30etik aurrera. Hard rock talde klasikoen moldaketak egiten dituzte baina material propioa ere badute Contrabandekoek. Sarrera doan izango da. Datozen kontzertuak ezagutzeko bisitatu tabernaren bloga.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.