Bihar bozkatuko dituzte Sorturen zerrendak, Muaran
Sortu alderdiaren sortze prozesua amaierara iristen ari da eta bihar, hilaren 16an (larunbata) bozkatuko dute alderdiaren ardurak izango dituzten pertsonen zerrenda, 11:00etan Muaran. Hilaren 23an egingo dute Sortu alderdiaren sortze prozesuko azken ekitaldia, nazio kongresua.