Txotxongilo tailerra antolatu dute Oiartzungo haurrentzat

Etziko kale ekintzan eskulanetan ariko dira sei eta 12 urte arteko herriko haurrak. Arraguako Aldeguna elkartean bilduko dira 16:30ean, txotxongiloak egiteko. Antolatzaileek zehaztu dutenez, “eskulanak egiten bukatuta, antzerki saiotxo bat ere antolatuko dute bildutako haurrek”. Txotxongiloak egiteko material hau eraman behar dute haurrek etxetik: galtzerdi edo eskularru bat eta botoiak, apaintzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.