Oiartzunen, Antiju Morik taldea sortu dute: emakume talde batek Lilatonerako elkarrekin entrenatzeari ekin dio. Astelehenetan eta ostegunetan elkartzen dira, 19:00etan kiroldegian, eta bertatik abiatzen dira lasterketa prestatzera (20:00ak arte). Kirola egiteaz gain,
feminismoa aldarrikatzea dute helburu, baita jai giroaz gozatzea ere. Herriko neskei, entrenamendu saioetara animatzeko deia egin diete.
Era berean, Jantzi Antiju Morik taldean izena emateko deia egin dute. Hau da, Lilatonean izena emateko, Jantzi Antiju Morik taldea osatzea proposatu dute, taldearen izena hori izatea alegia. Hala, Oiartzungo emakumeei taldearen izen horrekin apuntatzeko deia egin diete.
Hemen eman daiteke izena.