Adinekoentzako defentsa pertsonal ikastaroa emango dute Irunen
Zaharrek ere euren burua defendatzen ikasteko defentsa pertsonal ikastaro bat emango dute Irunen, Anzaran bizilagunen elkartean. Klaseak arte martzialetako 1. eta 2.en Dana daukaten bi irakaslek emango dute. Gainera, emakumeen defentsa pertsonalean ere espezializatuta daude. Klaseak erabilgarritzat jo dituzte, “gizarteko sektore zaurgarri bat” dela iritzita. “Engainu tekniken bidez, eta puntu zaurgarrien ezagutzen bidez, egoera zail batetik atera daitezke. Bastoia ere defentsa moduan erabiltzen ikasiko dute”.
Klaseak astelehen eta asteazkenetan izango dira, 11:30etik 12:30era. Informazio gehiago eta izena ematea honako telefono zenbaki honetan egin daiteke: 630 252897 (Mila).