Azken asteetan eta batez ere asteburuan botatako euriaren ondorioz, bi luizi gertatu dira azken egunetan Iterlimeneko etxebizitzen atzealdean. Farolara doan bideko eskuineko errailean pitzadura txikiak azaldu ziren eta, horregatik, errepidearen trafikoa eten zuen Hondarribiko Udaltzaingoak. Udaletik jakinarazi dutenez, “arratsaldeko lehen orduetatik, Hondarribiko Udaltzaingoa ingurua kontrolatzen ari da, eta protokoloa abian jarri ondoren, Foru Aldundiko Errepide Departamentuko ordezkariekin eta Ertzaintzarekin batera, errepidera sarrera ahal den gehien murriztea erabaki da, semaforo bat jarri delarik”
Iterlimeneko etxebizitzen gainean izan dira pitzadurak
Eguraldiak hobera egiten ez duen bitartean, Farolako errepidea aztertzen jarraituko dute.