Ostegunean, lau eta zortzi urte arteko haurrentzako ipuin kontaketa saioa izango da Manuel Lekuona Bibliotekan, 17:30ean. Oraingo honetan, saioa Maite Franko ipuin kontalariak eskainiko du.
Filomena musugorri errege eta beste ipuin batzuk kontatuko ditu Frankok.
Saioaren helburua parekidetasunean eragitea da, udalak jakinarazi duenez: “Sexu-rolen banaketa kili-kolo jarriko dira ipuinen bidez eta gizon zein emakumeen eskubide eta eginbeharren arteko berdintasuna bultzatuko du. Parekidetasuna lantzen ttiki-ttikitatik hasi behar da, gure seme-alabak direlako etorkizuneko helduak eta gizon-emakumeen arteko berdintasun erreala izango duen jendarte bat eraikitzeko eta izateko nahitaezkoak dira”.
Maite Franko ipuin kontalari esperientziaduna da, hezkuntzan eta parekidetasunaren arloan ere aritzen dena: Hernaniko eta Zarauzko ikastetxeetan lantzen diren Berdinola I eta II programen egile eta arduraduna da. Gurasoentzako
www.ttiklik.com webgunean ere kolaboratzen du.