Mendi ibilaldiei buruz ariko dira 'Kirolez blai!'-n

Mendiko botak jantzi, eta mendira joango da asteazkenean Joxe Migel Lopez esataria. Oiartzun Irratiko asteazkeneko Kirolez blai! saioa, mendi ibilaldiei eskainiko die. Horretarako, honako gonbidatuak izango ditu berekin: Ixiar Iñarra eta Fermin Zabalegi Girizia Mendi Elkarteko kideak, eta Jabier Saez de Eguilaz Haurtzaro Mendi taldeko kidea. Saioa 13:15ean emango dute FM107an, eta irratiaren webgunean. 20:30ean errepikatuko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.