Korrikaren aldeko mus txapelketa, Oarsoaldean ere

Gipuzkoako Korrika II. Mus Txapelketa antolatu dute herrialdean. Oarsoaldean ere izango dira horren barruko lehiak, honako egunetan:
  • Hilaren 15ean, 21:30ean, Antxoko Kamio tabernan.
  • Hilaren 16an, 16:00etan, Oiartzungo Makutxo tabernan.
  • Hilaren 17an, 16:30ean, Errenteria-Oreretako Arkaitza tabernan.
  • Lezoko kanporaketa ez dago oraindik zehaztuta.
Herri bakoitzeko bikote onenak eskualdeko lehiara pasatuko dira, eta eskualde bakoitzeko onenak Gipuzkoako finalera: martxoaren 16an izango da Andoainen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.