Gabierrotako Jesusen Bihotza zaharren egoitzak 25 urte beteko ditu aurten. Hala, egoitzak hainbat ekintza antolatu ditu ostiralerako. Hala nola, bazkaria edukiko dute, eta bertan parte hartuko dute egungo patronatuko kideek, baita patronatuaren sorreran, 1988an, patronatuko kide zirenek ere.
Egitaraua
- 11:00: Meza, zaharren egoitzako kaperan.
- 11:45: Egitarauaren aurkezpena patronatuko presidentearen eskutik, ekitaldi aretoan.
- 12:15: Luntxa, langile guztientzat kafetegian.
- 13:00: Bazkaria, egoitzan daudenak, egungo patronatuko kideak eta 1988an patronatuko kide zirenak.