Ezker Anitza: "Pasaiako portuaren kudeaketa negargarria izan da azken 13 urtean"
Ricardo Peña zumaiarra izango da Pasaiako Portuko Agintaritzaren presidentea aurrerantzean, Lucio Hernandoren partez. Horren harira, Pasaiako Ezker Anitzako kide Xabier Pombok esan du azken 13 urtean portuaren kudeaketa “negargarria” izan dela, eta horregatik azpiegiturak egun “anorexia” gaitza duela, “batez ere kanpoko kaiaren alde lan egin dutelako bertan izan direnek”.
Pombok gaitzetsi du kanpoko kaiaren finantzazioa posible dela esaten dutenek “etekin ekonomikoa” atera nahi dutela, “Pasaiako beharrak zeintzuk diren aztertu gabe”. Hala, Ricardo Peñari eskatu dio egungo kaian jar ditzala indarrak “denbora eta diru publikoa xahutu gabe”.