David Ferrer eta Roberto Orobengoa
Joan den ostiralean Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatu zuten Antxon. Denera 13 bikotek parte hartu zuten Basari elkartean izan zen lehian, eta horietatik onena Roberto Orobengoa-David Ferrer bikoa izan zen. Bigarrenak Gerardo Duhart eta Alberto Aguilar izan ziren, hortaz, bi bikote horiek sailkatu dira herrialde mailako kanporaketara.