Titanic ontzia abiatu da

Goizeko hamaiketan Titanic ontziko bidaiariak Donibaneko Santiago plazan elkartu eta Southamptoneko kairantz abiatu dira musikaz lagundurik. Gero, bidaiariek New Yorkera joateko txartelak erosi dituzte eta ontzira igo dira. Bertan 15:30ak bitarte bazkaldu egingo dute eta gero joko aretoa zein dantza aretoa irekiko dituzte. 16:30ean, poker txapelketa jokatuko dute eta 18:00etan Titanic-en hondoratzea irudikatuko dute. 19:00etan, onik atera diren bidaiariak salbamendu txalupetan herriko plazara eramango dituzte eta ordu erdi geroago itsasoan gelditu direnen omenezko ekitaldia antzeztuko dute. 22:00etan ezohiko gertakaria izango da, Titanic ontzia berriro aterako baita ur azpitik eta hori ospatzeko afaria egingo dute. Goizaldera arte luzatuko dute festa sanjuandarrek, maskarekin eta dantzaldiarekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.