Korrika Batzordearen bigarren bilera egingo dute

Heldu den ostiralean, hilak 15, Korrika Batzordearen bigarren bilera izango da Intxixu AEK Euskaltegian. 17:30ean jarri dute hitzordua. Bestalde, gaur zortzi, hilak 16, Gipuzkoako Korrika II. Mus Txapelketaren barruan Oiartzungo kanporaketa jokatuko dute Makutxo tabernan, 16:00etatik aurrera. Parte hartu nahi dutenek 12 euro ordaindu behar dituzte. Izena euskaltegian egin behar da. Informazio gehiago 943 49 39 57 telefono zenbakian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.