Irungo gazte bat hil da Errenterian izandako istripu batean

Atzo arratsaldeko sei eta erdi inguru gertatu zen istripu batean Irungo 27 urteko gazte bat hil zen. Istripua Errenteria-Oreretan izan zen, AP-8 autobidean. Berri agentziek jakinarazi dutenez, hildako gaztea David Martinez da, Euskadiko Ezkerraren Gazteak-eko (Egaz) kidea. 2008an izendatu zuten Martinez Gipuzkoako Egazeko koordinatzaile; kargu hori utzi bazuen ere, taldearen parte izaten jarraitzen zuen eta Irun-Hondarribiko alderdi sozialistako afiliatua zen. Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da eta lekukoak bilatzen dabil. Istripuaren inguruan norbaitek zerbait jakingo balu bi telefono zenbaki jarri ditu eskura datuak eman ahal izateko: 943 53 91 25 eta 943 53 91 19.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.