Euskal Inauteriak hartu ditu Irungo kaleak

Euskal Inauteriak eta euskal doinuek hartu dituzte gaur goizean Irungo kaleak. Kemen Dantza Taldeak da antolatzailea eta aurtengoa euskal Inauteria antolatzen duen laugarrena izan da. Aurten, Goizuetako Inauteriak aitzakia gisa hartu dituzte Kemenekoek. 250 lagunek osatutako konpartsa atera da gaur eta Kemeneko dantzariez gain, Txingudi Ikastolako, Eguzkitzako eta Elatzetako dantza taldeak atera dira bertan. Irudia Zabaltza plazan egin duten emanaldiarena da, hamarnaka ikusleren aurrean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.