Gaur goizean Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak elkarretaratzea egin du Beraungo Lanbideren bulegoaren atarian. 30 inguru lagun bildu dira langabeziaren egoera salatu, Lanbideren efizientzia zalantzan jarri eta enplegu duina aldarrikatzeko. Oarsoaldea langabeziak gehien kolpatu duena izan dela gogorarazi dute, eta dagoeneko 5.500 etik gora direla. 2012ko abenduko datuen arabera, Errenteria-Oreretan 3.172 langabe daude, Oiartzunen 564, Pasaian 1.306 eta Lezon 479.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.