Krisiarengatik erdi itota agertu da Zanpantzar aurten

2013ko Zanpantzar

2013ko Zanpantzar

Euriak ez zuen Zanpantzarren aurkezpena oztopatu atzo, nahiz eta ohiko desfilea bertan behera gelditu zen. Krisia medio, gerrikoa estuegi zuen Zanpantzarrek eta erdi itota agertu zen mingaina kanpoan zuela. Hala ere, dantza egiteko prest izan zen. Bidasoko Erraldoiak eta Bidasoko Txarangak lagunduta dantza egin zuten Zanpantzarrek eta gainontzeko erraldoiak. Inauteriekin jarraituta, konpartsa guztien aurkezpena antolatu du Irungo Udalak gaur arratsaldean Amaia KZn. Mario Simancas umoristak aurkeztuko du saioa, 20:00etan abiatuta. Trafiko aldaketak Inauterietan 
  • Larunbata eta igandea: 17:30etatik abiatuta trafikoa moztuko dute Zubimuxuko biribilgunean, Hondarribia kalean, Colon ibilbidean eta Nafarroa etorbidean. Era berean, 08:00etatik aurrera ezingo da Hondarribia kalean aparkatu. Autobus zerbitzuetan ere aldaketak izango dira.
  • Asteartea: 19:30etatik abiatuta Zabaltza plaza eta San Juan Harria plaza arteko trafikoa moztuko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.