Felix Lavilla pianistaren hileta elizkizunean abestuko du Andra Marik
Bihar Felix Lavilla pianistaren hileta meza izango da Donostiako Kaputxinoetako elizan eta Errenteria-Oreretako Andra Mari Abesbatzak abestu egingo du. Lavilla pianista eta konpositorea zen, nafarra, baina Errenteria-Orretan bizi izan zen eta bertako bandaren zuzendaria ere izan zen. Meza Jose Luis Ansorenak emango du, eta 11:30ean hasiko da.