Donibaneko Itsas Mendik batzarra egingo du igandean

Pasai Donibaneko Itsas Mendi Kirol eta Kultur Elkarteak asanblada orokorra egingo du etzi (igandea) 10:30ean lehen deialdian eta 11:00etan bigarrenean. Aurreko akta irakurri eta onarpenera eramateaz gain, elkartearen sailen informazioaren eta egoera ekonomikoaren berri emango dute. Ondoren galderen eta eskarien txanda izango da. Elkartearen zuzendaritzatik esan dute ezinbestekoa dela bazkide guztiak agertzea. Batzarrera joango diren guztiei salda emango diete, 10:00etan. Aldi berean, posta elektronikoa duten bazkideei eskatu diete zuzendaritzari emateko, honako postara mezua bidaliz: itsasmendidonibane[a bildua]gmail.com.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.