Txotxongilo birziklatuen tailerra antolatu du Mikelazulok

Haurrekin jolasean izenpean txotxongilo birziklatuen tailerra antolatu du Errenteria-Oreretako Mikelazulo Kultur elkarteak. Hilaren 15ean, ostiralarekin, 17:00etatik 19:00etara egingo dute tailerra 4 urtetik gorako haurrentzat. Tailerra egiteko plaza kopurua mugatua dela jakinarazi dute Mikelazulotik, eta beraz parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurretik. Mikelazulo elkartetik pasa beharko dute horretarako interesdunek (Beheko kalea, 4), edo 943 51 70 02 telefono zenbakira deitu. Parte hartzen duten haurrek gainera, helduren batek lagunduta egin beharko dute tailerra eta hainbat material eraman beharko dute: pintzel fina, mantala, guraizeak, botoiak, zapi zaharrak, galtzerdi zaharrak, artilezko eskularra zaharrak, koloredun zintak eta artilea.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.