
Kerejeta, Itxaso, Santano eta Benitez
San Marko, Txingudi eta Debabarreneko mankomunitateetako presidenteek agerraldia burutu atzo goizean. Oarsoaldeko Denis Itxaso, Bidasoaldeko Jose Antonio Santano eta Aitor Kerejeta, eta Debabarreneko Arcadio Benitez mankomunitateetako arduradunak elkartu ziren bertan, Gipuzkoako Foru Aldundiari “leialtasuna” eta “elkarlana” eskatzeko helburuarekin. Hala, Txingudiko Zerbitzuak Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren parte izatea aldarrikatu zuten mankomunitateetako ordezkari nagusiek.
Partzuergoak mankomunitate guztien ordezkaritza izan dezan neurri legalak hartuko dituztela jakinarazi zuten presidenteek. Era berean, partzuergoko estatutuen erreforma ekiditen saiatuko direla adierazi zuten.
Horiek horrela, “Gipuzkoako hondakinen %63a” kudeatzen duten mankomunitateetako presidenteek “kezka” azaleratu zuten. Izan ere, erraustegia eraikitzeko lanak eten ondoren, “hiri hondakinen kudeaketan kolapso egoera erreala” dela adierazi zuten,
Hala, Bilduk herrietan lortutako gehiengoak “neurriz kanpo” erabiltzen ari dela aldundia salatu zuten, eta “inora ez daraman bidea inposatu” izana leporatu zioten.
Bukatzeko, aldundiak deitutako ez ohiko bileraren aurretik egin dutela agerraldia adierazi zuten mankomunitateetako presidenteek, “horren helburua Hondakinen Partzuergoko estatutuak aldatzea baita, bakarka eta gainontzeko kideekin adostasunik bilatu gabe”.