Etxetik mozorroa eramateko eskatu du Abaraxkak

Abaraxka Udal Ludotekan, Inauteriak ospatuko dituzte astelehenean, 16:30etik 19:30era. Bertako arduradunek zehaztu dutenez, festan parte hartu ahal izateko, etxetik bakoitzak nahi duen mozorroarekin jantzita joan beharko du. Mozorroak banakoak edo taldekakoak izan daitezke. Begiraleek animatzeko deia egin diete ludotekako bazkideei: “Hasi pentsatzen zertaz mozorrotuko zaren… Animatu, ederki pasatuko dugu eta!”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.