La Bacaladerak hamaikagarren postua gal dezake

Igande eguerdian Hondartza kiroldegian sailkapeneko bigarren postuan den Askartza Quiron taldearen aurka galdu eta gero (23-32), datorren asteburuan hamaikagarren postua gal dezake La Bacaladera Hondarribiak. Izan ere, sailkapeneko azken bigarren den Urdulizek berdinketa lortu zuen Gure Auzuneren kantxan (23na), eta Hondarribiko taldea puntu bakarrera du —Gure Auzune hamargarren da 13 punturekin, La Bacaladerak 11 ditu eta Urdulizek 10—. Datorren asteburuan lider Ford Mugarri Arrasateren kiroldegian jokatuko dute hondarribitarrek. Urdulizek, berriz, etxean jokatuko du, El Pilar bosgarrenaren kontra.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.