Elizaldekoak, Santa Agedan kantari

Urteroko ohiturari jarraituz, Elizalde Eskolako guraso, ikasle eta irakasleak, eguraldi txarrari aurre egin eta Santa Ageda bezperako koplak kantatzera atera ziren astelehenean. 17:30ean eskolako jantokian merienda egin zuten, eta 18:00ak aldera kantatzera abiatu ziren. Makilak hartu eta, zapia eta txapela jantzita, herrian zehar ibili ziren usadio zaharrak agintzen duen bezala, eta txistularien laguntzarekin. Santa Ageda Elizalde
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.